sábado, mayo 18, 2013

Koskorrei zuzenduta

     Kaixo Lagunak!!
Eguzkilore neba-arrebek zuekin kontaktuan jartzeko eskatu didate falta diren bi maximak lantzeko.Ni Basajaun naiz, badakizue nor? Basoan bizi naizen Euskal mitologiako azken jentila.
Gizakiaren aurretik nekazaritza ezagutzen nuen eta hainbat gauza erakutsi omen nizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Gainera, artzainari artaldea zaindu ere egiten diot eta basoak zaintzeaz arduratzen naiz.
Dakizuen moduan, eskautek natura zaindu behar dute eta garbiak eta txukunak izan behar dira.
Pentsatuta neukan zuek nirekin mendira etortzea baina eguraldia dela eta, ezin izan naiz Galdakaora hurbildu.
Gogoratu bi maxima hauek bete behar dituzuela Mariren konfiantza lortzeko eta horrela Mikelats geldiarazteko.

Gaur egun natura zelan dagoen ikus dezazuen nahi dut. Horretarako monitoreei bidalitako bideo bat ikus dezazuen nahi dut eta gero, zuek munduarekiko duzuen konpromezua adieraz dezazuen ere.

Animo Koskorrak!! Laster amaituko da zuen bidaia, gutxi falta da Mikelats garaitzeko!!!!!

Ondo segi,
                     BASAJAUN 

miércoles, mayo 01, 2013

ZORIONAK JON ETA JANIRE!

Gaur, maiatzaren 1a, Argizaiko bi monitoreren urtebetetzea da: JaniSan eta Jon.
Horregatik, taldekoen partez: ZORIONAAAAAAAAAAAAAK!! Urte gehiago bete ditzazuela eta horietako asko taldeko monitore eta umeekin ospatzea espero dugu! Jarraitu zareten modukoak izaten!
Biak egun bikaina izatea espero dugu eta aprobetxatu erlaxatzeko, jaieguna da ta :) Belarri tirekada luzeak eta muxu pilooo :)
BETI PREST!




Hoy, 1 de mayo, es el cumpleaños de dos monitores de Argizai: JaniSan y Jon.
por eso, de parte del grupo: ZORIONAAAAAAAAAAAAK!! Que cumplais muchos años más y esperamos que muchos de ellos los celebreis con l@s monitores y l@s chavales! Seguid siendo como sois!
Esperamos que los dos paseis un dia estupendo y aprovechad para relajaros, que hoy es fiesta :) Un furte tiron de orejas y muchos besos :)
BETI PREST!

Gorka deuna

Pasaden astean  "Gorka Deuna" izan zen, eta Argizai, hainbat eskaut talde moduan, Marcillaraino joan behar izan ginen. Nahiz eta bidaia oso luzea izan (2 ordukoa edo...!!), merezi izan zuen. Han hainbat gauza egiteko aukera izan genuen: kukaña, dantzak, atzur jaurtiketa, sokasalto...
Beste eskaut talde batzuen kamisetak, pinak... erosteko aukera ere izan genuen eta denok batera otoitza ospatu genuen. Azkenean, musika jarri zuten eta denok batera dantzatu genuen.
Horretaz gain, sorteoa egon zen, eta nahiz eta Argizaiko ama batek irabazi, bertako talde bati irabazitakoa eman zion.
Beraz, egun ona izan genuen eta oso ondo pasa genuen, baita erre ere! Gorri-gorri bueltatu ginen Galdakaora... Hala ere espero dugu hurrengo Gorka Deuna gertuago izatea..jaja


La semana pasada fuel el "Gorka Deuna", y Argizai, como muchos otros grupos eskaut, tuvimos que viajar hasta Marcilla. Aunque el viaje fue muy largo (como de 2 horas!!), mereció la pena. Alli tuvimos la oportunidad de hacer distintas actividades: cucaña, danzas, lanzamiento de azada, salto a la comba...
Tambien pudimos comprar camisetas, pines... de otros grupos eskaut. Al final se puso musica y bailamos todos juntos.
Ademas de eso, hubo un sorteo, y aunque gano una madre de Argizai le dio al grupo de alli lo que habia ganado.
Vamos, tuvimos un buen dia y nos lo pasamos muy bien, y tambien nos quemamos!Volvimos rojos-rojos a Galdakao... Aun así esperamos que el proximo Gorka Deuna sea mas cerca...jaja