Aurtengo Gorka Deunan, Euskalerriko Eskautak
Bizkaia osatzen dugun talde guztiak Derion bildu ginen. Baina aurtengoa, ez zen
beste urte batzuetan izandakoen berdina izan. Izan ere, Derioraino joan
beharrean, Oinarinak eta Kaskondo eta Koskorrak oinez egin behar izan genuen
ibilbidearen zati bat. Oinarinen ibilbidea, Begoñako Basilikan hasi zen. Han bildu
ginen Oinarinak goizeko 9:15ak aldera
eta taldetan antolatu ostean eta bidetik egin beharreko zereginak zehaztu
ostean 10:00 aldera bideari ekin genion. Ibilbidean zehar taldeek “lurzoruan harriz
eginiko formak” topatu behar zituzten: geziak, laukiak, zirkuluak … horrez
gain, ezagutza jolasak egiteko aukera ere izan genuen, bai eta hamabitakoa elkarrekin
jateko ere, noski!
Kaskondo eta Koskorrak berriz, beranduxeago Zamudioko
Teknologi Parketik abiatu ziren Deriorantz. Behin Deriora helduta, Antzarraren
jolasean aritu ziren ospakizunerako ordua ailegatu zen arte, 13:00ak arte,
alegia. Ordu horretan, hain zuzen ere ailegatu ziren Oinarinak Deriora eta
orduan bai, adar guztiak bildu ginean ospakizunean parte hartzeko: Kos, Kas,
Oin, Azk, Trb, Asabak eta Gurasoak. Izan ere, Azkarrak eta Trebeak jada han
zeuden, asteburua han igaro baitzuten guztiak elkarrekin.
Behin ospakizuna amaituta, bazkalordua heldu zen,
hau da, bapo- bapo jateko unea!!! Eta Argizaiko begiraleok behintzat, hori bete
egin genuen. A zer nolako tortilak, bularkiak eta piperrak jateko aukera izan
genuen Gurasoei esker! Baina dena ez zen larrosa kolorekoa izan. Bazkaldu bitartean
lehen tantak jausten hasi ziren, eta bazkalordu ostean Derioko pilotalekura
lekualdatzeko erabakia hartu genuen.
Nahiz eta hasieran erabaki hau hartu behar izana
gustatu ez, honek pilotalekuan bero- bero eta “al roce” dantzatzeko aukera eman
zigun! Ah zelako aukera jendea hobeto ezagutzeko! Baina Xaiborrek eskainitako
musika sortaren doinuaz dantzatzen hasi aurretik, magoaren erakustaldiaz
gozatzeko aukera ere izan genuen. Ah zer nolako trikimailuak egin zituen! Aho bete
hortz utzi zituen adi- adi ikusten ari ziren ume guztiak! (eta begiraleren bat
edo beste ere XD).
Esan bezala, kanpoan euria barra- barra jausten
zen bitartean, eskautok gorputz dantzan jartzeko aprobetxatu genuen: “Bomba!”, “Gangnam
Style”, “Paquito el chocolatero”, “Euritan dantzan” eta nola ez, moda- modan
dagoen reggaeton-a.
Xaibor Mode ON |
Jaiegunari amaiera emateko lerroka kokatuta Agur Eskaut
berezia egin genuen: hainbeste batu ginen Derion ezen ezinezkoa baitzen pilotaleku
barruan biribilean jartzea!
Orain, datorren urteko Gorka Deunan pentsatzen
hasteko unea da. Zelako gogoak jada!
Zergaitik galdu itxaropena berriz ikusteko! zergaitik ... |
Hurrengo egunetan parte hartzaileen bizipenak eta
anekdotak blogera igotzeko aukera izatea espero dugu! Ia zenbat heltzen
zaizkigun!
Eta noski, hau irakurri baduzu, zuzenean blogean
erantzuteko aukera ere baduzu. Animoxx!