
Kaixo kide eta lagun maiteok!! Eguna heldu zaigu, badatoz erregeak poza eta itxaropena Galdakaora ekartzera!
Argizain kabalkada izugarri baten bidez lagunduko ditugu; Argizaiko guztiok ez ezik, Eskubeltzeko, Iniciacion Cristiana-ko eta beste taldeetako lagunok ere jai honetan parte hartuko dute. Bihar, urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 6retan Udaletxeko balkoitik Erregeen pregoia entzungo dugu. Ondoren, kalbakada martxan hasiko da, Bengoetxerantz abiatuz.
Bidean zehar, hiru geltokitan gure Magoek eszen desberdinak ikusteko aukera edukiko dute, bat polikiroldegian, beste bat Quijote tabernan, eta Bernardaren zelaian Belen bizidun bat azkena izango da.
Haur guztiek Bengoetxeko eleizan Erregeekin hitz egingo dute, eta haien eskaerak emango dizkiete! Espero dugu egun ederra edukitzea, eta Galdakoztar guztion ametsak arratsalde magiko honetan gauzatzea!