Kaixo! Gaurkoan, domekan egindako
irteeraren berri emango dizuegu!
Domekan Gernikara joan ginen Argizaiko
partaide guztiak(tira guzti-guztiak ez, baina bakan batzuk sikieran bai) lehen “neguko
irteera” izenaz ezagutzen genuenera. Aurten negukoa baino, udazkenekoa dela
esango dugu. Baina benetan garrantzitsuena ez da hori, baizik eta adar guztiak
batzeko abagunea izan genuela, gurasoak barne. Egunaren egitaraua, honakoa izan
zen:
Galdakaon trena hartzea ohiko kaosagaz
lagunduta: umeak oihuka, baimenak galduta, Barikak hegan… XD
Gernikara heltzea: niiii nooo niiii
noooo niiii nooooooo…! - Tenemos un 3-14, pare bat begirale trakets zaurituak
izan dira tren geltokitik ateratzean!
![]() |
Bakearen Museoa |
Museora heltzea(lehenik Euskal Herria
Museora hurreratu ginen, eta eskaut on orok bezala, hori ez zela konprobatu
ostean, Bakearen Museora joan ginen.)
Taldeak egin eta txandaka museoa
bisitatu genuen. Tarte hori, otoitzaren atal batzuk prestatzeko era aprobetxatu
genituen.
Museotik ateratzean, Oinarinak
Azkarrekin batera "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna" dela eta,
haizerrotak banatu zituzten komertzioetan, “Putz egin, indarkeria sexista
aireak eroan dezan!” lelopean.


![]() |
- Honek 20€-ko biletea zeukan postrearen ondoan... |
Hona hemen egun horretako beste argazki batzuk:
![]() |
Adi adi museoa bisitatzen |
![]() |
Haizerrotak Gernikako izozkitegi batean |
![]() |
Concentración. Nivel: Supersayan legendario |
![]() |
Eutsi goiari! |
Gynkanan nor bere izena zeinu hizkuntza adierazten ikasteko aukera ere izan genuen!
Informazio, argazki eta bideo gehiago honako esteka klikatuz: https://www.facebook.com/groups/gureargi/?fref=ts
Ia noiz daukagun berriro batzeko eta horrelako
egunpasa egiteko hurrengo aukera!