Azaroaren 25 eta 26an aurtengo 15 eta
18 urte bitarteko Bilboko elizbarrutiko gazteen eta Bilboko gotzainaren arteko
topaketa izan da: Gazteliza. Argizairen kasuan, Azkarrak adarra joan da, hau
da, XXXX urte bitarteko gazteak.
Aurten, 15km inguruko bidea denok
batera egitea izan da elkarrekin egoteko aitzakia. Bidea, Portugaletetik
Muskizera zen. Lehendabizi, 7,5km egin genituen “Las Carreras-era” ailegatu
arte. Han atseden hartzeko abagunea, eta baita elkar ezagutzeko aukera ere izan
genuen. Ezagutzeko, jada “mitikoak” diren jolasetan aritu ginen: txanpiñoia eta
pistoleroa. Ondoren, beste ekintza txiki bat egin genuen. Honetan, zoriontsuak
ginen ala ez, zerk pozten gintuen eta antzeko galderak erantzun behar ziren,
eta ostean ezezaguna zen norbaitekin elkarbanatu. Ekintza hau, nahiz eta agian
zertxobait kostatu, oso aberasgarria izan zen. Azkenik berriro ere bideari ekin
aurretik, “Zaldiak eta zaldunak” jolasera jolastu ginen. Atsedenaldiaren ostean
berriro ibiltzeari ekin genion, Muskizera arrastiko 17:30ak aldera iritsiz.
Begirale batzuek gorriak ikusi omen zituzten ibilaldian zehar... |
Egindako kilometro pilaren ondorioz dutxa
baten beharra genuen eta Muskizera ailegatu bezain pronto hartu genuen.
Jarraian, hainbat pertsonek fedea, bizitzako zenbait arlotan nola bizi zuten
entzuteko aukera izan genuen. Horrez gain, Mario Izetaren hitzaldia entzuteko
aukera ere izan genuen. Egunari amaiera emateko afaldu eta rap kristauaz eta
txiki diskoaz gozatzeko aukera izan genuen.
Domekan jaiki eta otoitza ospatu
genuen. Ondoren, talde txikitan banatu ginen eta aurreko eguneko testigantzen
inguruan aritu ginen, norberak fedea nola bizi zuen azalduz eta horren inguruan
hausnartuz. Gogoeta hau, poztasunaren eta zoriontasunaren kontuekin ere lotu
genuen. Azkenik, talde txikietan jorratutako besteei azaltzeko, plastilinaren
bidez figurak sortu genituen, eta beste taldeen aurrean horiek zer adierazten zuten
azaldu genuen.
Gaztelizari amaiera emateko,
Eukaristia ospatu zen, baina Argizaiko Azkarrek tamalez lehenago alde egin
behar izan zuten garraiobideen ordutegia zela eta.
Espero dezagun datorren urteko Gazteliza aurtengoa legez mundiala izatea!!!
1 comentario:
aipatzekoa da bebai, anekdota moduen, ane eta irene saltxitxa jana txapelketa in zebazela!
Publicar un comentario