Pasa den domeka honetan, Azaroaren 2an, Argizaiko
Azkarrak eta Trebeak, haien begiraleekin batera, Muskizera abiatu ziren EEB-tik
(Euskalerriko Eskautak Bizkaia) antolatuko zen ingurumen boluntariotzako
ekintzan parte hartzera. Hainbeste talde batu ziren naturaren aldeko ekintza
honetan, ezen lan egiteko zonaldea zabaldu behar
izan zen eta eskaut taldeak multzotan banatu. Hau horrela, Argizairi Eskubeltz,
Lurgazte eta Amalurrekin lan egitea egokitu zitzaion.
Ekintzaren helburuak - Objetivos de la actividad
·
Proporcionar a Azkarrak, Trebeak y Monitorado una
actividad concreta de servicio concreto en el ámbito medioambiental./ Azkarrak,
Trebeak eta begiraleentzako ingurumenarekin zerikusia duen ekintza zehatza
antolatu.
·
Conocer la problemática específica de la Zona Minera de
Bizkaia en la actualidad y su pasado./ Bai gauregungo bai iraganean Bizkaiko
Meatzaldeak izandako arazoak ezagutu.
·
Sensibilizar acerca del deterioro mediambiental./
Ingurumenaren suntsiketaren inguruan kontzientziatu.
·
Trabajar la Ley “Construye un mundo mejor” de manera
activa, haciéndonos presentes en nuestro entorno./ “Mundu hobea eraikitzea”
legea landu konkretuki.
·
Fomentar el trabajo en red con otras asociaciones que
trabajan en el entorno medioambiental./Ingurumena lantzen duten erakundeekin
sare lana indartu.
·
Bonificar y limpiar la zona Itsaslur./ Itsaslur gunea
garbitu eta txukundu.
Aldez aurretiko lanean edo beste era
batera esanda, kokatze lan horretan sakontzeko honako webgunera jo ezazue:
http://bizkaia.eskaut.org/2014/10/10/2024/ (orriaren
goiko eskuineko aldean hizkuntza hautatzeko aukera dago)
Egunari dagokionez, lehenik eta behin
azpimarratu behar dugu geure zabor bilketa lanean, zinez harrituta geratu
ginela; izan ere, denetatik topatu genuen: abatz-estalkiak (tapacubos),
kondoiak, mukizapiak, altzari zatiak… Imajina daitekeen ia edozer gauza!!!
Behin lana bukatuta, zorionez
bazkalordua ailegatu zen. Ogitartekoa jan eta arrats partean, Herrialdeko
Azkarrak batu ziren, .Tras haber comido, los Azkarrak de Herrialdea se juntaron
para hablar sobre lo que trabajarán durante el curso, es decir, la vida de San
Francisco de Asis. Los monitores les explicaron que el trabajo se dividiría en
cuatro temas: la naturaleza, la pobreza, la paz y Jesús. Tras
esta explicación, propusieron a los Azkarrak que pensaran y escribieran en una
cartulina cómo les gustaría trabajarlas.
Arratsaldeko ekintzarekin bukatzeko, Kilimusiko
eta Argizaiko Trebeak I eta Trebeak III batzuek Asiseko San Frantziscoren
bizitza jorratu zuteneko testigantza eman zuten. Azkarrek arreta osoz entzun
zuten, eta poz handiz entzun zuten jakin bazekitena: prozesuaren amaieran,
hots, udan Asis-era egingo zuten bidaia.
Egunari amaierako emateko, bildu ziren
talde guztiek Agur Eskauta egin eta bakoitza bere herrirantz abiatu ziren.
A ze parea, karakola eta barea! |
1 comentario:
azken argazkia a traicion igozue? :O
Publicar un comentario