domingo, diciembre 14, 2014

TURROI EGUNA


Gaur, abenduak 14, Ganguren Mendi Taldeak Turroi Eguna ospatu du Galdakaotik ibilbidea eginez. Argizai Eskaut Taldeko Koskorrak, Kaskondoak eta Oinarinak egun parte hartu dugu eta amaieran, hirugihar ogitartekoa, salda, freskagarriak eta nagusientzako ardoa eta txanpainaz gozatzeko aukera izan dugu. Hau dena, Andra Mari Eusko Dantzari Taldeko musikarien doinu bikainez lagundurik eta jai giro mundialean. Bapo jan ostean, Ganguren Mendi Taldeko sari banaketa eta egunari izena ematen dion turroi poltsatxoa banatu digute.



La Vane on fire!

¡¡¡Coche escoba!!!

Koskorrak


joooooooooooooooo

Galdakaoko mendizaleen ohoretan jarritako eskulturarekin!



Hoy, 14 de diciembre, Ganguren Mendi Taldea ha celebrado el turroi eguna haciendo un recorrido por Galdakao. Los Koskorrak, Kaskondoak y Oinarinak de Argizai Eskaut Taldea han participado y al final del recorrido han tenido la opción de degustar bocadillos de beicon, caldo, refrescos y para los adultos vino y champán también. Todo esto, en un ambiente festivo con la música de Andra Mari Dantza Taldea. Después de haber recuperado lo perdido en el camino, el Gangure Mendi Taldea ha entregado los premios del año, y finalmente, todos hemos recibido la bolsita con el surtido de dulces que da nombre a este día. 

¿Dónde están los monis de los oinarinak?
Argizaiko kideak al completo!

Surtido de dulces a cargo de Gangure Mendi Taldea

jueves, diciembre 04, 2014

Errege Kabalgata jasangarri eta solidarioa


Gabonak gainean ditugula, Errege egunerako egun gutxi falta dira. Hurrengo Urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek Galdakaoko kaleak argiz, kolorez eta irribarrez beteko dituzte. Aurten ere, Argizai Eskaut Taldeak kabalgata antolatuko du Galdakaoko Udaletxearen laguntzarekin, galdakoztar guztiek kabalgatarekin disfruta dezaten.

            Urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasar ikusteko aukera izango duzue;  beraien garraio orijinaletan igota Galdakaoko kaleak gozokiz betetzen dituztelarik. Gluten gabeko gozokiak adin guztietako pertsonentzako aproposak izango dira, gozo-gozoak.

            18:00etan Kurtzeko plazan hasiko den ibilbide honetan zehar hamaika sorpresa ikusteko aukera izango duzue hiru Errege Magoekin Bengoetxeko parrokiaraino. Kabalgata hasi aurretik udaletxean eta Bengoetxeko eleizara heltzen garenean, Argizai Eskaut Taldeak eta Galdakaoko Boluntario Giza Elkarteak (GBGE) elikagai bilketa egingo dute. Galdakoztarroi animatzen zaituztegu janari kg bat ekartzera Errege Magoek gehien behar duten horiei eraman diezaieten. Gainera janaria ekartzen duzuen horientzako Argizai Eskaut Taldeko haur eta gazteak sorpresatxo bat prest izango dute.

Kurtzeko plazatik abiatuta Juan Bautista Uriarte zeharkatuko dute. Zamakoatik igaroko dira eta Bizkai Kaletik jarraituko dute El Quijoteraino. Bertan, Errege Magoek zein hurreratzen diren galdakaoztarrek Argizaiko gurasoek prestatutako eszena ikusteko aukera izango dute, baita galdakoztarrak ere. Bengoetxera bidean, Argizaiko umeek antzeztutako Belena ikusgai egongo da non Errege Magoek beraien opariak Jesus umeari emango dioten. Parrokian, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek ume guztien eskakizunak entzungo dituzte eta gutunak jasoko dituzte, alaitasunak giroa betetzen duela. Gainera, bertan, Bengoetxeko Auzokideen Elkartearen eskutik txokolatada bikaina egongo da.

            Argizai Eskaut Taldetik, kabalgata aurrera eramateko parte hartzen zaudeten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuek gabe oso zaila izango litzatekeelako kabalgata egitea.
Bestalde, galdakoztar guztiak kabalgata ilusioz hartzera animatzen zaituztegu, baita kabalgatan aktiboki parte hartzera. Gabon Zoriontsuak izan ditzazuela!


Cabalgata de Reyes sostenible y solidaria
Con las navidades a la vuelta de la esquina, quedan muy pocos días para la esperada cabalgata de los Reyes Magos. El próximo 5 de enero Melchor, Gaspar y Baltasar teñirán las calles de Galdakao de luz, color y sonrisas. Un año más, Argizai Eskaut Taldea organiza la cabalgata con la colaboración del Ayuntamiento de Galdakao, para que así los y las galdakoztarras disfruten de ella.

            El 5 de enero tendréis la oportunidad de ver a Melchor, Gaspar y Baltasar. Tras abandonar sus lujosas carrozas podréis verles montados en sus originales vehículos, modernos y coloridos. A su paso llenarán las calles de caramelos sin gluten, adecuados para las personas de todas las edades.

            La cabalgata comenzará a las 18:00 en la plaza del Ayuntamiento y terminará en la parroquia de Bengoetxe. El recorrido estará lleno de sorpresas. Antes de comenzar la cabalgata (en el Ayuntamiento) y al finalizar la cabalgata (en la Iglesia de Bengoetxe), Argizai Eskaut Taldea y Galdakaoko Boluntario Giza Elkartea harán una recogida de alimentos en la que los y las galdakoztarras podréis aportar vuestro granito de arena llevando un kilo de comida para que los Reyes Magos se lo hagan llegar a los más necesitados. Además los chavales y chavalas de Argizai estarán esperando vuestra aportación con una pequeña sorpresa para cada uno de vosotros y vosotras.
Saliendo por la Plaza de la Cruz continuará atravesando Juan Bautista Uriarte. Pasará por Zamakoa y Bizkai kalea, hasta llegar a El Quijote. Allí, tanto los Reyes Magos como los y las galdakoztarras podrán disfrutar con la escena reivindicativa preparada por los gurasoak de Argizai.

De camino a Bengoetxe, se podrá observar el Belen viviente que  representarán los niños y niñas de Argizai, para que los Reyes puedan llevar sus regalos al niño Jesus.  La cabalgata finalizará en la Parroquia de Bengoetxe, donde Melchor, Gaspar y Baltasar atenderán a todos los niños y niñas y recogerán sus cartas y peticiones. Además, la asociación de vecinos/as de Bengoetxe repartirá chocolate a todas las personas asistentes.

            Desde Argizai, queremos agradecer a todas las personas que han hecho posible la cabalgata, sin vuestra ayuda sería muy difícil conseguirlo.
Por otro lado, esperamos que todos y todas las galdakoztarras disfrutéis de la cabalgata de una manera activa y llena de ilusión. Gabon Zoriontsuak izan ditzazuela!

Zer ekarriko ote digute aurtengoan hiru Errege Magoek?



martes, noviembre 25, 2014

Kaixo! Gaurkoan, domekan egindako irteeraren berri emango dizuegu!

Domekan Gernikara joan ginen Argizaiko partaide guztiak(tira guzti-guztiak ez, baina bakan batzuk sikieran bai) lehen “neguko irteera” izenaz ezagutzen genuenera. Aurten negukoa baino, udazkenekoa dela esango dugu. Baina benetan garrantzitsuena ez da hori, baizik eta adar guztiak batzeko abagunea izan genuela, gurasoak barne. Egunaren egitaraua, honakoa izan zen:

Galdakaon trena hartzea ohiko kaosagaz lagunduta: umeak oihuka, baimenak galduta, Barikak hegan… XD

Gernikara heltzea: niiii nooo niiii noooo niiii nooooooo…! - Tenemos un 3-14, pare bat begirale trakets zaurituak izan dira tren geltokitik ateratzean!

Bakearen Museoa
Museora heltzea(lehenik Euskal Herria Museora hurreratu ginen, eta eskaut on orok bezala, hori ez zela konprobatu ostean, Bakearen Museora joan ginen.)
Taldeak egin eta txandaka museoa bisitatu genuen. Tarte hori, otoitzaren atal batzuk prestatzeko era aprobetxatu genituen.

Museotik ateratzean, Oinarinak Azkarrekin batera "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna" dela eta, haizerrotak banatu zituzten komertzioetan, “Putz egin, indarkeria sexista aireak eroan dezan!” lelopean.
Jarraian elizara joan, eta Roberto geure kontsiliarioaren laguntzaz otoitza izan genuen bazkal aurretik. Gero tren geltokiaren ondoan kokatutako plaza batera hurbildu ginen eta han bazkaldu genuen. Postre orduan, “Postre Eskauten I. Nazioarteko Txapelketa” ospatu genuen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Izan ere, maila harrigarria izan zuten parte hartzaile guztiek. Hain ziren gozoak prestatutako gozoak, ezen lekuko batzuen arabera, epaimahaiko kideek bapo-bapo dena dastatu ostean lo-kuluxka botatzen ikusi baitzituzten.
Bazkaldutako guztia erretzeko asmoz, gynkana erraldoia antolatu zuten begiraleek eta kriston barreak eta algarak entzun ziren jolasak iraun bitartean. Egunari amaiera emateko, Agur Eskauta egin eta trenerantz abiatu ginen.

- Honek 20€-ko biletea zeukan postrearen ondoan...


Hona hemen egun horretako beste argazki batzuk:

Adi adi museoa bisitatzen






Haizerrotak Gernikako izozkitegi batean
                                       




Concentración. Nivel: Supersayan legendario

Eutsi goiari!



Gynkanan nor bere izena zeinu hizkuntza adierazten ikasteko aukera ere izan genuen!


Informazio, argazki eta bideo gehiago honako esteka klikatuz: https://www.facebook.com/groups/gureargi/?fref=ts 



Ia noiz daukagun berriro batzeko eta horrelako egunpasa egiteko hurrengo aukera! 

martes, noviembre 18, 2014


Aurtengo ikasturtean, aurreko ikasturtean erdizka utzitako lanari berriro ekin diogu. Izan ere, eskaut legeetako batek esaten duen bezala “Eskaut batek ez du inoiz ezer bukatu gabe uzten”. 






Ondorioz, lege honi jarraiki, jada badira hiruzpalau aste Olabarrietako elizak itxita zuen lokal batean lanean hasi ginela. Lokalak urteak zeramatzan itxita eta inolako mantenu gabe, eta beraz, argazkietan hauteman daitekeen moduan, egoera nahiko kaskarrean dago. Oinarinen helburua, lokal hau berriztatzea da. Oraindik ez dakigu zein neurritan egin ahal izango duten, baina gauzak ondo badoaz, agian etorkizunean Argizai Eskaut Taldeak lokal hau erabiltzeko aukera izango du.

 

Txantxa eta kaikukeriak egiteko abagunea ere izan genuen noski… Eta bestela botaiezu begirada bat argazkei!
Oin 2.0



Fotogénico total...

Aurrerakuntzak egin ahala, blogaren, Twitterren eta Facebooken bitartez informatzen jarraituko dugu. Bide batez, laguntzeko prest dagoen edonori geurekin kontaktuan jartzeko gonbitea luzatzen diogu. Ez al da “Beti Prest!” geure leloa?!?!



Hau bete beharko dugu...






martes, noviembre 04, 2014

Azaroak 2, ingurumen boluntariotza Muskizen.

Pasa den domeka honetan, Azaroaren 2an, Argizaiko Azkarrak eta Trebeak, haien begiraleekin batera, Muskizera abiatu ziren EEB-tik (Euskalerriko Eskautak Bizkaia) antolatuko zen ingurumen boluntariotzako ekintzan parte hartzera. Hainbeste talde batu ziren naturaren aldeko ekintza honetan, ezen lan egiteko zonaldea zabaldu behar izan zen eta eskaut taldeak multzotan banatu. Hau horrela, Argizairi Eskubeltz, Lurgazte eta Amalurrekin lan egitea egokitu zitzaion.

Ekintzaren helburuak - Objetivos de la actividad

·         Proporcionar a Azkarrak, Trebeak y Monitorado una actividad concreta de servicio concreto en el ámbito medioambiental./ Azkarrak, Trebeak eta begiraleentzako ingurumenarekin zerikusia duen ekintza zehatza antolatu.

·         Conocer la problemática específica de la Zona Minera de Bizkaia en la actualidad y su pasado./ Bai gauregungo bai iraganean Bizkaiko Meatzaldeak izandako arazoak ezagutu.

·         Sensibilizar acerca del deterioro mediambiental./ Ingurumenaren suntsiketaren inguruan kontzientziatu.

·         Trabajar la Ley “Construye un mundo mejor” de manera activa, haciéndonos presentes en nuestro entorno./ “Mundu hobea eraikitzea” legea landu konkretuki.

·         Fomentar el trabajo en red con otras asociaciones que trabajan en el entorno medioambiental./Ingurumena lantzen duten erakundeekin sare lana indartu.

·         Bonificar y limpiar la zona Itsaslur./ Itsaslur gunea garbitu eta txukundu.


Aldez aurretiko lanean edo beste era batera esanda, kokatze lan horretan sakontzeko honako webgunera jo ezazue:
http://bizkaia.eskaut.org/2014/10/10/2024/ (orriaren goiko eskuineko aldean hizkuntza hautatzeko aukera dago)

Egunari dagokionez, lehenik eta behin azpimarratu behar dugu geure zabor bilketa lanean, zinez harrituta geratu ginela; izan ere, denetatik topatu genuen: abatz-estalkiak (tapacubos), kondoiak, mukizapiak, altzari zatiak… Imajina daitekeen ia edozer gauza!!!
Behin lana bukatuta, zorionez bazkalordua ailegatu zen. Ogitartekoa jan eta arrats partean, Herrialdeko Azkarrak batu ziren, .Tras haber comido, los Azkarrak de Herrialdea se juntaron para hablar sobre lo que trabajarán durante el curso, es decir, la vida de San Francisco de Asis. Los monitores les explicaron que el trabajo se dividiría en cuatro temas: la naturaleza, la pobreza, la paz y Jesús.  Tras esta explicación, propusieron a los Azkarrak que pensaran y escribieran en una cartulina cómo les gustaría trabajarlas.
Arratsaldeko ekintzarekin bukatzeko, Kilimusiko eta Argizaiko Trebeak I eta Trebeak III batzuek Asiseko San Frantziscoren bizitza jorratu zuteneko testigantza eman zuten. Azkarrek arreta osoz entzun zuten, eta poz handiz entzun zuten jakin bazekitena: prozesuaren amaieran, hots, udan Asis-era egingo zuten bidaia.

Egunari amaierako emateko, bildu ziren talde guztiek Agur Eskauta egin eta bakoitza bere herrirantz abiatu ziren.

A ze parea, karakola eta barea!







Azaroaren 25 eta 26an aurtengo 15 eta 18 urte bitarteko Bilboko elizbarrutiko gazteen eta Bilboko gotzainaren arteko topaketa izan da: Gazteliza. Argizairen kasuan, Azkarrak adarra joan da, hau da, XXXX urte bitarteko gazteak.



Aurten, 15km inguruko bidea denok batera egitea izan da elkarrekin egoteko aitzakia. Bidea, Portugaletetik Muskizera zen. Lehendabizi, 7,5km egin genituen “Las Carreras-era” ailegatu arte. Han atseden hartzeko abagunea, eta baita elkar ezagutzeko aukera ere izan genuen. Ezagutzeko, jada “mitikoak” diren jolasetan aritu ginen: txanpiñoia eta pistoleroa. Ondoren, beste ekintza txiki bat egin genuen. Honetan, zoriontsuak ginen ala ez, zerk pozten gintuen eta antzeko galderak erantzun behar ziren, eta ostean ezezaguna zen norbaitekin elkarbanatu. Ekintza hau, nahiz eta agian zertxobait kostatu, oso aberasgarria izan zen. Azkenik berriro ere bideari ekin aurretik, “Zaldiak eta zaldunak” jolasera jolastu ginen. Atsedenaldiaren ostean berriro ibiltzeari ekin genion, Muskizera arrastiko 17:30ak aldera iritsiz.

Begirale batzuek gorriak ikusi omen zituzten ibilaldian zehar...

Egindako kilometro pilaren ondorioz dutxa baten beharra genuen eta Muskizera ailegatu bezain pronto hartu genuen. Jarraian, hainbat pertsonek fedea, bizitzako zenbait arlotan nola bizi zuten entzuteko aukera izan genuen. Horrez gain, Mario Izetaren hitzaldia entzuteko aukera ere izan genuen. Egunari amaiera emateko afaldu eta rap kristauaz eta txiki diskoaz gozatzeko aukera izan genuen.

Domekan jaiki eta otoitza ospatu genuen. Ondoren, talde txikitan banatu ginen eta aurreko eguneko testigantzen inguruan aritu ginen, norberak fedea nola bizi zuen azalduz eta horren inguruan hausnartuz. Gogoeta hau, poztasunaren eta zoriontasunaren kontuekin ere lotu genuen. Azkenik, talde txikietan jorratutako besteei azaltzeko, plastilinaren bidez figurak sortu genituen, eta beste taldeen aurrean horiek zer adierazten zuten azaldu genuen.
Gaztelizari amaiera emateko, Eukaristia ospatu zen, baina Argizaiko Azkarrek tamalez lehenago alde egin behar izan zuten garraiobideen ordutegia zela eta.


Espero dezagun datorren urteko Gazteliza aurtengoa legez mundiala izatea!!!






domingo, noviembre 02, 2014

Kaixo! Argizai Eskaut Taldeak ikasturte honetan Koskorrak I izeneko adarra edo taldea sortzeko asmoa du. 2006. urtean jaiotako umeez osatutako taldea izango litzateke, eta azaroaren 15era arte dago izena emateko epea zabalik.
Argizai Eskaut Taldeak zer egiten duen, nortzuk osatzen duten eta abarren berri izateko, nahi izanez gero, honako telefono zenbakira dei dezakezue: 630560845 (Asier).


¡Hola! Argizai Eskaut Taldea tiene intención de crear la rama o grupo Koskorrak I este curso. Estaría formado por niñxs nacidos en el 2006 y el plazo para inscribirse está abierto hasta el 15 de noviembre.
Para saber qué es lo que Argizai Eskaut Taldea hace, quienes lo componen, etc, podéis llamar al siguiente número de teléfono: 630560845 (Asier).

viernes, enero 03, 2014

kabalgata 2014

Aurten ere , Melchor, Gaspar eta  Baltasar,  Galdakaora etorriko dira Argizai Eskaut Taldeak antolatutako kabalgatara.
Una de las novedades de este año será que sus majestades dejarán a un lado sus carrozas y recorrerán las calles de Galdakao en unos originales vehículos, ya que quieren potenciar la movilidad sostenible en nuestro pueblo.
A las 18:00, justo antes de que sus majestades saluden a niños, niñas y mayores desde el balcón del ayuntamiento, las ramas pequeñas del grupo Argizai nos sorprenderán con una actuación.
Desfilea hasi ondoren,  kabalgata Mugururantz abiatuko da eta  Galdakaoko Kaleak argiz, kolorez eta batez ere, erregeek eta bere laguntzaile guztiek botako dituzten gozokiz beteko dira. Botako diren gozoki guztiak gluten gabekaoak izango dira, ume eta persona nagusi guztiak jan ahal izateko.
El recorrido seguirá por Zamakoa y atravesará Bizkai Kalea donde sus majestades  harán una parada a la altura del Bar Quijote para poder disfrutar de la escena realizada por la comisión de gurasoak de Argizai. Una vez finalizada esta, la comitiva continuará hacia Bengoetxe, donde se realizará una nueva parada en el Belén viviente para que los reyes puedan llevar sus regalos al niño Jesús. La cabalgata finalizará en  la Iglesia de Bengoetxe, donde Melchor, Gaspar y Baltasar atenderán a todos los niños y niñas y recogerán sus cartas y peticiones. Además, la asociación de vecinos/as de Bengoetxe repartirá chocolate a todas las personas asistentes.
Argizai Eskaut Taldeak eskertu nahi du kabalgata aurrera eraman ahal izateko jaso duen laguntza guztia, batez ere,  taldeko gurasoena.

sábado, mayo 18, 2013

Koskorrei zuzenduta

     Kaixo Lagunak!!
Eguzkilore neba-arrebek zuekin kontaktuan jartzeko eskatu didate falta diren bi maximak lantzeko.Ni Basajaun naiz, badakizue nor? Basoan bizi naizen Euskal mitologiako azken jentila.
Gizakiaren aurretik nekazaritza ezagutzen nuen eta hainbat gauza erakutsi omen nizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Gainera, artzainari artaldea zaindu ere egiten diot eta basoak zaintzeaz arduratzen naiz.
Dakizuen moduan, eskautek natura zaindu behar dute eta garbiak eta txukunak izan behar dira.
Pentsatuta neukan zuek nirekin mendira etortzea baina eguraldia dela eta, ezin izan naiz Galdakaora hurbildu.
Gogoratu bi maxima hauek bete behar dituzuela Mariren konfiantza lortzeko eta horrela Mikelats geldiarazteko.

Gaur egun natura zelan dagoen ikus dezazuen nahi dut. Horretarako monitoreei bidalitako bideo bat ikus dezazuen nahi dut eta gero, zuek munduarekiko duzuen konpromezua adieraz dezazuen ere.

Animo Koskorrak!! Laster amaituko da zuen bidaia, gutxi falta da Mikelats garaitzeko!!!!!

Ondo segi,
                     BASAJAUN 

miércoles, mayo 01, 2013

ZORIONAK JON ETA JANIRE!

Gaur, maiatzaren 1a, Argizaiko bi monitoreren urtebetetzea da: JaniSan eta Jon.
Horregatik, taldekoen partez: ZORIONAAAAAAAAAAAAAK!! Urte gehiago bete ditzazuela eta horietako asko taldeko monitore eta umeekin ospatzea espero dugu! Jarraitu zareten modukoak izaten!
Biak egun bikaina izatea espero dugu eta aprobetxatu erlaxatzeko, jaieguna da ta :) Belarri tirekada luzeak eta muxu pilooo :)
BETI PREST!




Hoy, 1 de mayo, es el cumpleaños de dos monitores de Argizai: JaniSan y Jon.
por eso, de parte del grupo: ZORIONAAAAAAAAAAAAK!! Que cumplais muchos años más y esperamos que muchos de ellos los celebreis con l@s monitores y l@s chavales! Seguid siendo como sois!
Esperamos que los dos paseis un dia estupendo y aprovechad para relajaros, que hoy es fiesta :) Un furte tiron de orejas y muchos besos :)
BETI PREST!

Gorka deuna

Pasaden astean  "Gorka Deuna" izan zen, eta Argizai, hainbat eskaut talde moduan, Marcillaraino joan behar izan ginen. Nahiz eta bidaia oso luzea izan (2 ordukoa edo...!!), merezi izan zuen. Han hainbat gauza egiteko aukera izan genuen: kukaña, dantzak, atzur jaurtiketa, sokasalto...
Beste eskaut talde batzuen kamisetak, pinak... erosteko aukera ere izan genuen eta denok batera otoitza ospatu genuen. Azkenean, musika jarri zuten eta denok batera dantzatu genuen.
Horretaz gain, sorteoa egon zen, eta nahiz eta Argizaiko ama batek irabazi, bertako talde bati irabazitakoa eman zion.
Beraz, egun ona izan genuen eta oso ondo pasa genuen, baita erre ere! Gorri-gorri bueltatu ginen Galdakaora... Hala ere espero dugu hurrengo Gorka Deuna gertuago izatea..jaja


La semana pasada fuel el "Gorka Deuna", y Argizai, como muchos otros grupos eskaut, tuvimos que viajar hasta Marcilla. Aunque el viaje fue muy largo (como de 2 horas!!), mereció la pena. Alli tuvimos la oportunidad de hacer distintas actividades: cucaña, danzas, lanzamiento de azada, salto a la comba...
Tambien pudimos comprar camisetas, pines... de otros grupos eskaut. Al final se puso musica y bailamos todos juntos.
Ademas de eso, hubo un sorteo, y aunque gano una madre de Argizai le dio al grupo de alli lo que habia ganado.
Vamos, tuvimos un buen dia y nos lo pasamos muy bien, y tambien nos quemamos!Volvimos rojos-rojos a Galdakao... Aun así esperamos que el proximo Gorka Deuna sea mas cerca...jaja

sábado, abril 20, 2013

ARGIZAIKO 20+10 URTEURRENA / ANIVERSARIO 20+10 ARGIZAI


Larunbatean, Galdakaoko frontoian itzelezko giroa zegoen, trebeak II palomitak eta goxokiak egiten egon ziren bertan zeudenentzat, eta umeak tailerretan karetak etab. egiten aritu ziren. Puzgarrietan, umeez gain, monitoreren bat ere bikain pasa zuela uste dut, ezta Leire?? Jajaja. Danok primeran pasa izana espero dugu!!

Eguna amaitzeko, Usuek eman zuen kontzertua… zoragarria izan zen! Milesker Usue gurekin egoteagatik eta abesti polit horregatik :)

Igandean, bazkaltzeko paella oso oso gozoa jan genuen! Eta postrea… ikaragarria eta gozoa, zoriontzeko tarta ederra egin zioten taldeari. Mileskeeer!

 
Momentu zoragarriak bizi izan genituen asteburuan zehar, milesker etorri zineten danoi ta Argizairen 30 urte hauek posible egin dituzuen guztiei!

ZORIONAK Argizai ta beste urte askotarako :))

BETI PREST!





  
El sabado, habia ambientazo en el frontón de Galdakao, los trebeak II estuvieron haciendo palomitas y algodón de azúcar para los que estaban allí y los niñ@s estuvieron en los talleres haciendo caretas etc. En los hinchables, aparte de los chavales/as, creo que algun monitor/a tambien se lo pasó en grande, no Leire?? Jajaja. Esperamos que tod@s os lo pasarais estupendamente!!
Para acabar el dia, el concierto que dio Usue... fue maravilloso! Milesker Usue por estar con nosotr@s y por esa bonita canción :)

El domingo, comimos un paella muy muy rica! Y el postre... increible y delicioso, le hicieron una tarta de cumpleaños al grupo. Graciaaaaas!

Vivimos momentos maravillosos durante todo el fin de semana, gracias a tod@s l@s que vinisteis y a l@s que habeis hecho posibles estos 30 años de Argizai!

ZORIONAK Argizai y que cumplas muchos más :))
BETI PREST!