jueves, enero 04, 2007

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Galdakaora datoz!!


Kaixo kide eta lagun maiteok!! Eguna heldu zaigu, badatoz erregeak poza eta itxaropena Galdakaora ekartzera!
Argizain kabalkada izugarri baten bidez lagunduko ditugu; Argizaiko guztiok ez ezik, Eskubeltzeko, Iniciacion Cristiana-ko eta beste taldeetako lagunok ere jai honetan parte hartuko dute. Bihar, urtarrilaren 5ean, arratsaldeko 6retan Udaletxeko balkoitik Erregeen pregoia entzungo dugu. Ondoren, kalbakada martxan hasiko da, Bengoetxerantz abiatuz.
Bidean zehar, hiru geltokitan gure Magoek eszen desberdinak ikusteko aukera edukiko dute, bat polikiroldegian, beste bat Quijote tabernan, eta Bernardaren zelaian Belen bizidun bat azkena izango da.
Haur guztiek Bengoetxeko eleizan Erregeekin hitz egingo dute, eta haien eskaerak emango dizkiete! Espero dugu egun ederra edukitzea, eta Galdakoztar guztion ametsak arratsalde magiko honetan gauzatzea!

martes, enero 02, 2007

URTE BERRI ON!


Gabon - zaharra atzean utzi dugu, eta honekin 2.007a hasita daukagu! Badakizuenez, nahiak egiteko garaian gaude, dietak hasteko helburuak jartzen ditugu, edo gehiago ikasteko deseinuak, ala betikoa, pertsona hobeagoak bihurtzeko agintzariak...Ez dakit hori guztia lortuko dugun, edo egia esateko ez dut uste horrela izango denik... baina hori dela eta, tradizioari jarraituko diogu, eta bai Argizairi, baita zuei guztioi ere, hasi den urterako hoberena opa dizuet!Ea kabalkada izugarri batekin jartzen dugun urtea martxan!Animo!

Zorionak Edurne eta Nekane!!


2006a bukatu egin da, baina ez ditugu abenduan izan diren urtebetetzeak ahaztu nahi! Horregatik, Nekane eta Edurneri, 15ean urteak bete zituztenei, zorionak opa dizkiegu bihotz bihotzez! Lasai neskak, nik esango dizuet zimurren kontra daukadan truko bat, no falla, sólo hay que ver mi terso rostro!! Zorionak eta patxo asko!