martes, octubre 31, 2006

Estilo berria!!

Kaixo lagunok!
Ikusten denez, blogaren estiloa aldatu dugu! Iker informatiko-jenio bat bihurtu ote da bapetean...? Ni ere hori egiteko gai izango nintzateke (jeje), baina ez da nire meritoa izan, Manurena eta Eyirena baizik. Biek, bakoitzak bere kabuz, bere laguntza ezkaindu zidaten blogaren estiloa ahalik eta egokien jartzen; eta momentuz, horrela utzi dugu blog-a. Hurrengo egunetan jarraituko dugu aldaketak egiten, kolore gehiago jartzen... argazkiak ere jarriko ditut, Eyik erakutsitako programa baten bidez. Ideiak, eztabaidatzeko gaiak, edo nahi duzuena onartzen da!! Ea blogari bizitza ematen diogun, kontadorea 5.000an jarri beharko dugu, eh? Eskerrik asko Eyi eta Manu!!! Agurrrrrrrrrrrrrr.

lunes, octubre 23, 2006

Gazte - diskoteka!!


Galdakaoko udal frontoian jaia hasi da! Urriaren 21ean izan genuen gure Gazte diskotekaren lehenengo festa. Pasa den kurtsoan Argizaik antolatzen dituen proeiktuekin alkol-gabeko diskoteka animatzen hasi ginen, arrakasta izugarria lortuz, nahiz eta bakarrik behin ireki genuen! Aurtengo lehenengo esperientziak ere ez digu hutsik egin; talde desberdinetako lagun batzuek lagundu ziguten dena prestatzen eta han bertan lan egiten ere.
Baina han egon ez ginenontzat, animatzen dizuegu zuen esperientzia kontatzen. Zenbat jende joan zen, zelako giroa zegoen, zelan egin zenuten lan, nork egin zuen lan bakoitza, etab...
"hizkimizkiak" ere gustatzen zaizkigu, eh?
Argi dago hurrengo hilabeteetan bide honetan jarraitzen saiatuko garela, gauzak gero eta hobeto egiten gure diskotekan!
Animo lagunok, ta esker mila Argizaik antolatutako ekintza honetan parte hartu zenuten guztioi, eta topaguneetan lan egiten duten langileei, gauzak primeran prestatu baitzituten, eta dena hain erreza ipintzeagatik !! BETI PREST

Mila esker!


Jakingo duzuenez, orain direla aste batzuk, Edurnek Urretako bulegoan kutxa bat utzi zigun, material didaktikoarekin betetzeko asmoz. Pasaden astean, Luisek, Edurneren lagun batek, eraman zuen material guztia Peruko eskola batzuetara (egia esateko ezin izan zuen guztia eraman hainbeste izateagatik!! baina bidaliko diogu falta dena); Luis, Perun lan egiten duen erakunde bateko kide bat da, eta proiektu bat antolatzen du garapena eta gizarteratzea bultzatzeko hango sektore behartsuenetan.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztioi, bereziki Argizairi, kurtso hasierako jaiko txoznan bildu zen diruarekin erositako materialagatik, eta baita Ametsak taldeari eta Nestorri (Cáritas) ere haien laguntzagatik.
Informazio gehiago nahi izatekotan, "Fe y alegria" izeneko erakunde honen web orria uzten dizuet.
www.feyalegria.org
Eskerrik asko!

jueves, octubre 05, 2006

Kurtso hasierako jaia!!

Kurtso berriari ekin diogu! urtero legez eta tradizioari jarraituz, EEBtik proposaturiko asteburuari eutsi diogu; horrela, Argizai Eskaut Taldeko kurtso hasierako jaia urriaren 7an, larunbata, izango delarik.
Dena prest egongo da goizeko 11etan hasteko, eta 13:30ean bukatuko dugu. Ekintza guztiak Lehendakari Agirre plazan, eguraldi ona egitekotan, edo Urreta parkeko arkupeetan euria eginez gero, antolatuko ditugu.
Aurten, joku tradizionalak gogora ekarriko ditugu! Tailerretan zibotak eta txapak apainduko dira, baita malabareak egingo ere; txikienek, aurpegia margozteko aukera eukiko dute!
Bigarren zatian, hauekin ez ezik, beste joku tradizionalekin ere jolastuko dugu, eta joku hauen gaineko informazio interesgarria irakatsiko digute!
Eta gose edo egarri bazara... , pasa zaitez gure txoznatik!!
Guzti hau , eta ustekabe gehiago... larunbatean gure jaian! han elkar ikusiko gara!

Hemos empezado un nuevo curso! como todos los años, siguiendo la tradición, y aceptando el fin de semana que nos proponen desde EEB, Argizai Eskaut Taldea celebrará su fiesta de inicio de curso el sábado 7 de octubre.
Todo estará preparado para empezar a las 11 de la mañana, y terminaremos sobre las 13:30. Las actividades se van a celebrar en la plaza Lehendakari Agirre si hace bueno, y en los soportales del parque de Urreta en caso de que llueva.
Este año, reviviremos los juegos tradicionales! En los talleres decoraremos peonzas y chapas, haremos malabares...; los más pequeños y las más pequeñas tendrán la opción de pintarse la cara también!
En la segunda parte de la fiesta, jugaremos con los juegos que hemos decorado y con otros muchos más, además recibiremos información interesante de todos ellos!
Y si en algún momento te entra hambre o sed.... pásate por nuestra txozna!!
Todo esto y muchas sorpresas más, el sábado a las 11 en la fiesta... hasta entonces!

"El silencio de las piedras"



Ostiral honetan (urriak 6), Indautxuko Karmengo areto nagusian, "El silencio de las piedras" izeneko filma ikusteko aukera edukiko dugu. "El silencio de las piedras" eskultismoari buruz egindako lehenengo lana da, eta Gredosen eskaut batzuen esperientzia kontatzen digu. Jesus Manuel Rubio izan da dokumental honen zuzendaria (trailerra ikusi nahi baduzue, hemen daukazue link-a).
http://www.piedrasobrepiedra.com/silencio/trailer.htm

Arratsaldeko 7retan hasiko da emanaldia, eta filma bukatu ondoren, hitzaldi murritz batean parte hartuko dugu. Eskubeltzeko Mikel Condek kontatuko digu momentu horretan bere esperientzia!!
Ekitaldia monitore, gurasoak eta trebeentzat antolatuta dago, eta Argizaiko guztiok, Maximo Moreno musika eskolan gelditu gara 17:45ean batera joateko . Anima zaitezte!

martes, octubre 03, 2006

Berrizeko konbibentziak!

Urtero egiten dugun moduan, aurten ere konbibentziekin ireki dugu kurtsoa. "Iniciación Cristiana" eta Argizai Eskaut Taldekoak elkartu gara Berrizeko aterpe batean irailaren 30ean eta urriaren 1ean, gure programazioak eta egutegiak osatzeko asmoz, eta baita Galdakaoko sektoreko kontu batzuetaz aritzeko ere.
Horretarako, larunbat goizean "grupos de referencia"-ko lagun batzuk batu zitzaizkigun.

Argizain lan asko egin ondoren (animazio taldeak egindako aurreko lana ahaztu barik), erabakita utzi ditugu adar bakoitzeko monitore arduradunak. Horrela izango da banaketa :
- Koskorrak (8-10 urtekoak): Yayone, Mikel eta Eneko.
- Kaskondoak (10-12 urtekoak): Josu, Edu eta Nekane.
- Oinarinak (12 - 14 urtekoak): David eta Amaia.
- Azkarrak (14-16 urtekoak): Naiara eta Iker.
- Trebeak (16 - 18 urtekoak): Edurne.
- Gurasoak: Rakel
- Asabak: Edurne
Dena den, behar izatekotan, Saioa, Lourdes eta Rakel koskorrei, Itziar azkarrei, eta Javi azkarrak eta trebeei laguntzeko prest egongo lirateke.

Bestalde, bakoitzaren kargu edo komisioa ere erabaki genuen; beraz, aurtengoak hauek izango dira.
IDEOLOGIKOAK
- Koordinatzailea: Rakel
- Fede aukeraren arduraduna: Yayone
- Herri aukeraren arduraduna: Saioa
- Heziketa aukeraren arduraduna: Naiara
- Kontsiliarioa: Javi
TEKNIKOAK
- Idazkaria: Eneko
- Kotxeko arduraduna: Edu
- Materiala: Amaia eta Nekane.
- Sektorea: Josu.
- "Consejo Parroquial"-a: Edurne
- Ekonomia eta Udaletxea: Itziar
- Blog-a: Iker

Hurrengo egunetan jarriko dizuet kurtsoaren egutegia, momentuz, hau da guztia!!

domingo, octubre 01, 2006

Blog berriari hasiera ematen diogu!!




Atzean geratu dira kanpamendua, Aste Nagusia, Gorbeia...;kurtsoa hasi da, eta honekin, gure blog berriaren hastapena ere! Gure taldean gertatutako informazioren bila aritzeko ez ezik, iritziak, usteak edo bitxikeriak ere emateko izango da gune hau.
Aurten, ni (Iker) izango naiz blogaren eratzailea, baina lehen esan dizuenez, guztion parte-hartzearekin egiteko asmoa daukat.
Ez dugu pasaden urteko Begoren lana ahaztu nahi, eskertzen diogu aurreko blogarekin egin zuen guztia, eta espero dugu hona ere bere "harri-koskorra" ekartzea!
Eta hitzaurre hau egin ostean, bakarrik falta zait animoa ematea guztioi datorkigun kurtsorako; BETI PREST!!

Atrás ha quedado el campamento, Aste Nagusia, Gorbea...; ya ha empezado un nuevo curso, y con él inauguramos nuevo blog! La intención es que sirva de espacio informativo de todo lo que acontezca en nuestro grupo, y además pueda ser también un lugar donde contrastar opiniones, propuestas o sensaciones de la gente.
Este año yo (Iker) me encargaré de dinamizarlo, pero como ya he comentado, la intención es que haya participación de todas y todos.
No queremos olvidar el trabajo que realizó Bego con el blog del año pasado. le agradecemos toda su colaboración y esperamos que pueda aportar aquí también su "granito de arena"!
Y después de esta introducción, sólo me queda desearos a todas y todos mucho ánimo con el curso que empezamos; BETI PREST!