miércoles, diciembre 06, 2006

Abendua: Bakearen Alde

"12 hilabete, 12 arrazoi" kanpainari jarraituz, hilabete honetan, Argizaiko azkarrek "Bakea" landuko dute. Historian zehar bakearen alde burrukatu duten pertsonaien bizitzak berrikusiko ditugu. Bestalde, gaur egun gure inguruan eta munduan bakeari buruzko ahalik eta informazio gehien bilatzen saiatuko gara ere. Hilabetea, bake ezari konponbideak ateraz bukatuko dugu, edo ahaleginduko gara behintzat. Gurekin lokaleetan dauden panelak betetzera gonbidatzen zaituztegu. Mila esker!

Argizaiko konbibentziak



Pasaden asteburuan, Argizai Eskaut Taldeko konbibentziak izan genituen, talde osokoak. Ostiraletik igandera Barriako (Araba) aterpe handi batean 50 pertsona baino gehiago bildu ginen lan egiteko ez ezik, ondo pasatzeko asmoz ere, eta lortu genuen!
Larunbatean "bakearen alde" proposatu ziguten kanpaina bat landu genuen, geroago egindakoa taldeko besteei aurkeztuz. Eta gauza asko gehiago egin ostean, etxera ongi pasatutako sentimenduarekin bueltatu ginen. Ea laster berriro guztiok elkartzen garen, zorionak egindako lanagatik Argizai!