miércoles, diciembre 06, 2006

Abendua: Bakearen Alde

"12 hilabete, 12 arrazoi" kanpainari jarraituz, hilabete honetan, Argizaiko azkarrek "Bakea" landuko dute. Historian zehar bakearen alde burrukatu duten pertsonaien bizitzak berrikusiko ditugu. Bestalde, gaur egun gure inguruan eta munduan bakeari buruzko ahalik eta informazio gehien bilatzen saiatuko gara ere. Hilabetea, bake ezari konponbideak ateraz bukatuko dugu, edo ahaleginduko gara behintzat. Gurekin lokaleetan dauden panelak betetzera gonbidatzen zaituztegu. Mila esker!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Argizaik asteburuan egindako lana oso ondo egon zela uste dut; orain bertan ikasitakoa eguneroko bizitzan praktikan jartzea besterik ez zaigu falta. Esalditxo hau ere azkarren muralean jartzeko modukoa da, ezta?? : No hay camino para la paz, la paz es el camino ( Mahatma Gandhi)
patxos guztioi!!