jueves, diciembre 04, 2014

Errege Kabalgata jasangarri eta solidarioa


Gabonak gainean ditugula, Errege egunerako egun gutxi falta dira. Hurrengo Urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek Galdakaoko kaleak argiz, kolorez eta irribarrez beteko dituzte. Aurten ere, Argizai Eskaut Taldeak kabalgata antolatuko du Galdakaoko Udaletxearen laguntzarekin, galdakoztar guztiek kabalgatarekin disfruta dezaten.

            Urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasar ikusteko aukera izango duzue;  beraien garraio orijinaletan igota Galdakaoko kaleak gozokiz betetzen dituztelarik. Gluten gabeko gozokiak adin guztietako pertsonentzako aproposak izango dira, gozo-gozoak.

            18:00etan Kurtzeko plazan hasiko den ibilbide honetan zehar hamaika sorpresa ikusteko aukera izango duzue hiru Errege Magoekin Bengoetxeko parrokiaraino. Kabalgata hasi aurretik udaletxean eta Bengoetxeko eleizara heltzen garenean, Argizai Eskaut Taldeak eta Galdakaoko Boluntario Giza Elkarteak (GBGE) elikagai bilketa egingo dute. Galdakoztarroi animatzen zaituztegu janari kg bat ekartzera Errege Magoek gehien behar duten horiei eraman diezaieten. Gainera janaria ekartzen duzuen horientzako Argizai Eskaut Taldeko haur eta gazteak sorpresatxo bat prest izango dute.

Kurtzeko plazatik abiatuta Juan Bautista Uriarte zeharkatuko dute. Zamakoatik igaroko dira eta Bizkai Kaletik jarraituko dute El Quijoteraino. Bertan, Errege Magoek zein hurreratzen diren galdakaoztarrek Argizaiko gurasoek prestatutako eszena ikusteko aukera izango dute, baita galdakoztarrak ere. Bengoetxera bidean, Argizaiko umeek antzeztutako Belena ikusgai egongo da non Errege Magoek beraien opariak Jesus umeari emango dioten. Parrokian, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek ume guztien eskakizunak entzungo dituzte eta gutunak jasoko dituzte, alaitasunak giroa betetzen duela. Gainera, bertan, Bengoetxeko Auzokideen Elkartearen eskutik txokolatada bikaina egongo da.

            Argizai Eskaut Taldetik, kabalgata aurrera eramateko parte hartzen zaudeten guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuek gabe oso zaila izango litzatekeelako kabalgata egitea.
Bestalde, galdakoztar guztiak kabalgata ilusioz hartzera animatzen zaituztegu, baita kabalgatan aktiboki parte hartzera. Gabon Zoriontsuak izan ditzazuela!


Cabalgata de Reyes sostenible y solidaria
Con las navidades a la vuelta de la esquina, quedan muy pocos días para la esperada cabalgata de los Reyes Magos. El próximo 5 de enero Melchor, Gaspar y Baltasar teñirán las calles de Galdakao de luz, color y sonrisas. Un año más, Argizai Eskaut Taldea organiza la cabalgata con la colaboración del Ayuntamiento de Galdakao, para que así los y las galdakoztarras disfruten de ella.

            El 5 de enero tendréis la oportunidad de ver a Melchor, Gaspar y Baltasar. Tras abandonar sus lujosas carrozas podréis verles montados en sus originales vehículos, modernos y coloridos. A su paso llenarán las calles de caramelos sin gluten, adecuados para las personas de todas las edades.

            La cabalgata comenzará a las 18:00 en la plaza del Ayuntamiento y terminará en la parroquia de Bengoetxe. El recorrido estará lleno de sorpresas. Antes de comenzar la cabalgata (en el Ayuntamiento) y al finalizar la cabalgata (en la Iglesia de Bengoetxe), Argizai Eskaut Taldea y Galdakaoko Boluntario Giza Elkartea harán una recogida de alimentos en la que los y las galdakoztarras podréis aportar vuestro granito de arena llevando un kilo de comida para que los Reyes Magos se lo hagan llegar a los más necesitados. Además los chavales y chavalas de Argizai estarán esperando vuestra aportación con una pequeña sorpresa para cada uno de vosotros y vosotras.
Saliendo por la Plaza de la Cruz continuará atravesando Juan Bautista Uriarte. Pasará por Zamakoa y Bizkai kalea, hasta llegar a El Quijote. Allí, tanto los Reyes Magos como los y las galdakoztarras podrán disfrutar con la escena reivindicativa preparada por los gurasoak de Argizai.

De camino a Bengoetxe, se podrá observar el Belen viviente que  representarán los niños y niñas de Argizai, para que los Reyes puedan llevar sus regalos al niño Jesus.  La cabalgata finalizará en la Parroquia de Bengoetxe, donde Melchor, Gaspar y Baltasar atenderán a todos los niños y niñas y recogerán sus cartas y peticiones. Además, la asociación de vecinos/as de Bengoetxe repartirá chocolate a todas las personas asistentes.

            Desde Argizai, queremos agradecer a todas las personas que han hecho posible la cabalgata, sin vuestra ayuda sería muy difícil conseguirlo.
Por otro lado, esperamos que todos y todas las galdakoztarras disfrutéis de la cabalgata de una manera activa y llena de ilusión. Gabon Zoriontsuak izan ditzazuela!

Zer ekarriko ote digute aurtengoan hiru Errege Magoek?