jueves, abril 30, 2015

Gorka Deuna 2015: ESKAUTA IZAN LAGUN: OTRA FORMA DE CONSTRUIR!”



Aurtengo Gorka Deunan, Euskalerriko Eskautak Bizkaia osatzen dugun talde guztiak Derion bildu ginen. Baina aurtengoa, ez zen beste urte batzuetan izandakoen berdina izan. Izan ere, Derioraino joan beharrean, Oinarinak eta Kaskondo eta Koskorrak oinez egin behar izan genuen ibilbidearen zati bat. Oinarinen ibilbidea, Begoñako Basilikan hasi zen. Han bildu ginen Oinarinak  goizeko 9:15ak aldera eta taldetan antolatu ostean eta bidetik egin beharreko zereginak zehaztu ostean 10:00 aldera bideari ekin genion. Ibilbidean zehar taldeek “lurzoruan harriz eginiko formak” topatu behar zituzten: geziak, laukiak, zirkuluak … horrez gain, ezagutza jolasak egiteko aukera ere izan genuen, bai eta hamabitakoa elkarrekin jateko ere, noski!

Kaskondo eta Koskorrak berriz, beranduxeago Zamudioko Teknologi Parketik abiatu ziren Deriorantz. Behin Deriora helduta, Antzarraren jolasean aritu ziren ospakizunerako ordua ailegatu zen arte, 13:00ak arte, alegia. Ordu horretan, hain zuzen ere ailegatu ziren Oinarinak Deriora eta orduan bai, adar guztiak bildu ginean ospakizunean parte hartzeko: Kos, Kas, Oin, Azk, Trb, Asabak eta Gurasoak. Izan ere, Azkarrak eta Trebeak jada han zeuden, asteburua han igaro baitzuten guztiak elkarrekin.



Hona hemen ospakizun eskaut baten adibide adierazgarria:


video

Behin ospakizuna amaituta, bazkalordua heldu zen, hau da, bapo- bapo jateko unea!!! Eta Argizaiko begiraleok behintzat, hori bete egin genuen. A zer nolako tortilak, bularkiak eta piperrak jateko aukera izan genuen Gurasoei esker! Baina dena ez zen larrosa kolorekoa izan. Bazkaldu bitartean lehen tantak jausten hasi ziren, eta bazkalordu ostean Derioko pilotalekura lekualdatzeko erabakia hartu genuen.

Nahiz eta hasieran erabaki hau hartu behar izana gustatu ez, honek pilotalekuan bero- bero eta “al roce” dantzatzeko aukera eman zigun! Ah zelako aukera jendea hobeto ezagutzeko! Baina Xaiborrek eskainitako musika sortaren doinuaz dantzatzen hasi aurretik, magoaren erakustaldiaz gozatzeko aukera ere izan genuen. Ah zer nolako trikimailuak egin zituen! Aho bete hortz utzi zituen adi- adi ikusten ari ziren ume guztiak! (eta begiraleren bat edo beste ere XD).

Esan bezala, kanpoan euria barra- barra jausten zen bitartean, eskautok gorputz dantzan jartzeko aprobetxatu genuen: “Bomba!”, “Gangnam Style”, “Paquito el chocolatero”, “Euritan dantzan” eta nola ez, moda- modan dagoen reggaeton-a.

Xaibor Mode ON
Jaiegunari amaiera emateko lerroka kokatuta Agur Eskaut berezia egin genuen: hainbeste batu ginen Derion ezen ezinezkoa baitzen pilotaleku barruan biribilean jartzea!

Orain, datorren urteko Gorka Deunan pentsatzen hasteko unea da. Zelako gogoak jada!

Zergaitik galdu itxaropena berriz ikusteko! zergaitik ...

Hurrengo egunetan parte hartzaileen bizipenak eta anekdotak blogera igotzeko aukera izatea espero dugu! Ia zenbat heltzen zaizkigun!

Eta noski, hau irakurri baduzu, zuzenean blogean erantzuteko aukera ere baduzu. Animoxx!

No hay comentarios: