sábado, mayo 18, 2013

Koskorrei zuzenduta

     Kaixo Lagunak!!
Eguzkilore neba-arrebek zuekin kontaktuan jartzeko eskatu didate falta diren bi maximak lantzeko.Ni Basajaun naiz, badakizue nor? Basoan bizi naizen Euskal mitologiako azken jentila.
Gizakiaren aurretik nekazaritza ezagutzen nuen eta hainbat gauza erakutsi omen nizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Gainera, artzainari artaldea zaindu ere egiten diot eta basoak zaintzeaz arduratzen naiz.
Dakizuen moduan, eskautek natura zaindu behar dute eta garbiak eta txukunak izan behar dira.
Pentsatuta neukan zuek nirekin mendira etortzea baina eguraldia dela eta, ezin izan naiz Galdakaora hurbildu.
Gogoratu bi maxima hauek bete behar dituzuela Mariren konfiantza lortzeko eta horrela Mikelats geldiarazteko.

Gaur egun natura zelan dagoen ikus dezazuen nahi dut. Horretarako monitoreei bidalitako bideo bat ikus dezazuen nahi dut eta gero, zuek munduarekiko duzuen konpromezua adieraz dezazuen ere.

Animo Koskorrak!! Laster amaituko da zuen bidaia, gutxi falta da Mikelats garaitzeko!!!!!

Ondo segi,
                     BASAJAUN 

No hay comentarios: