martes, noviembre 18, 2014


Aurtengo ikasturtean, aurreko ikasturtean erdizka utzitako lanari berriro ekin diogu. Izan ere, eskaut legeetako batek esaten duen bezala “Eskaut batek ez du inoiz ezer bukatu gabe uzten”. 






Ondorioz, lege honi jarraiki, jada badira hiruzpalau aste Olabarrietako elizak itxita zuen lokal batean lanean hasi ginela. Lokalak urteak zeramatzan itxita eta inolako mantenu gabe, eta beraz, argazkietan hauteman daitekeen moduan, egoera nahiko kaskarrean dago. Oinarinen helburua, lokal hau berriztatzea da. Oraindik ez dakigu zein neurritan egin ahal izango duten, baina gauzak ondo badoaz, agian etorkizunean Argizai Eskaut Taldeak lokal hau erabiltzeko aukera izango du.

 

Txantxa eta kaikukeriak egiteko abagunea ere izan genuen noski… Eta bestela botaiezu begirada bat argazkei!
Oin 2.0



Fotogénico total...

Aurrerakuntzak egin ahala, blogaren, Twitterren eta Facebooken bitartez informatzen jarraituko dugu. Bide batez, laguntzeko prest dagoen edonori geurekin kontaktuan jartzeko gonbitea luzatzen diogu. Ez al da “Beti Prest!” geure leloa?!?!



Hau bete beharko dugu...






No hay comentarios: