martes, noviembre 04, 2014


Azaroaren 25 eta 26an aurtengo 15 eta 18 urte bitarteko Bilboko elizbarrutiko gazteen eta Bilboko gotzainaren arteko topaketa izan da: Gazteliza. Argizairen kasuan, Azkarrak adarra joan da, hau da, XXXX urte bitarteko gazteak.



Aurten, 15km inguruko bidea denok batera egitea izan da elkarrekin egoteko aitzakia. Bidea, Portugaletetik Muskizera zen. Lehendabizi, 7,5km egin genituen “Las Carreras-era” ailegatu arte. Han atseden hartzeko abagunea, eta baita elkar ezagutzeko aukera ere izan genuen. Ezagutzeko, jada “mitikoak” diren jolasetan aritu ginen: txanpiñoia eta pistoleroa. Ondoren, beste ekintza txiki bat egin genuen. Honetan, zoriontsuak ginen ala ez, zerk pozten gintuen eta antzeko galderak erantzun behar ziren, eta ostean ezezaguna zen norbaitekin elkarbanatu. Ekintza hau, nahiz eta agian zertxobait kostatu, oso aberasgarria izan zen. Azkenik berriro ere bideari ekin aurretik, “Zaldiak eta zaldunak” jolasera jolastu ginen. Atsedenaldiaren ostean berriro ibiltzeari ekin genion, Muskizera arrastiko 17:30ak aldera iritsiz.

Begirale batzuek gorriak ikusi omen zituzten ibilaldian zehar...

Egindako kilometro pilaren ondorioz dutxa baten beharra genuen eta Muskizera ailegatu bezain pronto hartu genuen. Jarraian, hainbat pertsonek fedea, bizitzako zenbait arlotan nola bizi zuten entzuteko aukera izan genuen. Horrez gain, Mario Izetaren hitzaldia entzuteko aukera ere izan genuen. Egunari amaiera emateko afaldu eta rap kristauaz eta txiki diskoaz gozatzeko aukera izan genuen.

Domekan jaiki eta otoitza ospatu genuen. Ondoren, talde txikitan banatu ginen eta aurreko eguneko testigantzen inguruan aritu ginen, norberak fedea nola bizi zuen azalduz eta horren inguruan hausnartuz. Gogoeta hau, poztasunaren eta zoriontasunaren kontuekin ere lotu genuen. Azkenik, talde txikietan jorratutako besteei azaltzeko, plastilinaren bidez figurak sortu genituen, eta beste taldeen aurrean horiek zer adierazten zuten azaldu genuen.
Gaztelizari amaiera emateko, Eukaristia ospatu zen, baina Argizaiko Azkarrek tamalez lehenago alde egin behar izan zuten garraiobideen ordutegia zela eta.


Espero dezagun datorren urteko Gazteliza aurtengoa legez mundiala izatea!!!






1 comentario:

Anónimo dijo...

aipatzekoa da bebai, anekdota moduen, ane eta irene saltxitxa jana txapelketa in zebazela!