martes, octubre 03, 2006

Berrizeko konbibentziak!

Urtero egiten dugun moduan, aurten ere konbibentziekin ireki dugu kurtsoa. "Iniciación Cristiana" eta Argizai Eskaut Taldekoak elkartu gara Berrizeko aterpe batean irailaren 30ean eta urriaren 1ean, gure programazioak eta egutegiak osatzeko asmoz, eta baita Galdakaoko sektoreko kontu batzuetaz aritzeko ere.
Horretarako, larunbat goizean "grupos de referencia"-ko lagun batzuk batu zitzaizkigun.

Argizain lan asko egin ondoren (animazio taldeak egindako aurreko lana ahaztu barik), erabakita utzi ditugu adar bakoitzeko monitore arduradunak. Horrela izango da banaketa :
- Koskorrak (8-10 urtekoak): Yayone, Mikel eta Eneko.
- Kaskondoak (10-12 urtekoak): Josu, Edu eta Nekane.
- Oinarinak (12 - 14 urtekoak): David eta Amaia.
- Azkarrak (14-16 urtekoak): Naiara eta Iker.
- Trebeak (16 - 18 urtekoak): Edurne.
- Gurasoak: Rakel
- Asabak: Edurne
Dena den, behar izatekotan, Saioa, Lourdes eta Rakel koskorrei, Itziar azkarrei, eta Javi azkarrak eta trebeei laguntzeko prest egongo lirateke.

Bestalde, bakoitzaren kargu edo komisioa ere erabaki genuen; beraz, aurtengoak hauek izango dira.
IDEOLOGIKOAK
- Koordinatzailea: Rakel
- Fede aukeraren arduraduna: Yayone
- Herri aukeraren arduraduna: Saioa
- Heziketa aukeraren arduraduna: Naiara
- Kontsiliarioa: Javi
TEKNIKOAK
- Idazkaria: Eneko
- Kotxeko arduraduna: Edu
- Materiala: Amaia eta Nekane.
- Sektorea: Josu.
- "Consejo Parroquial"-a: Edurne
- Ekonomia eta Udaletxea: Itziar
- Blog-a: Iker

Hurrengo egunetan jarriko dizuet kurtsoaren egutegia, momentuz, hau da guztia!!

No hay comentarios: