lunes, octubre 23, 2006

Mila esker!


Jakingo duzuenez, orain direla aste batzuk, Edurnek Urretako bulegoan kutxa bat utzi zigun, material didaktikoarekin betetzeko asmoz. Pasaden astean, Luisek, Edurneren lagun batek, eraman zuen material guztia Peruko eskola batzuetara (egia esateko ezin izan zuen guztia eraman hainbeste izateagatik!! baina bidaliko diogu falta dena); Luis, Perun lan egiten duen erakunde bateko kide bat da, eta proiektu bat antolatzen du garapena eta gizarteratzea bultzatzeko hango sektore behartsuenetan.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztioi, bereziki Argizairi, kurtso hasierako jaiko txoznan bildu zen diruarekin erositako materialagatik, eta baita Ametsak taldeari eta Nestorri (Cáritas) ere haien laguntzagatik.
Informazio gehiago nahi izatekotan, "Fe y alegria" izeneko erakunde honen web orria uzten dizuet.
www.feyalegria.org
Eskerrik asko!

1 comentario:

yayo dijo...

eskerrik asko edurne kausa honen alde egindako guztiagatik!!!!!!!!!!!!
ea animatzen garen hurrengoan ere esfortsu txiki bat eginez irrifarreak munduan zehar banatzera!!!!!!