martes, noviembre 04, 2014

Azaroak 2, ingurumen boluntariotza Muskizen.

Pasa den domeka honetan, Azaroaren 2an, Argizaiko Azkarrak eta Trebeak, haien begiraleekin batera, Muskizera abiatu ziren EEB-tik (Euskalerriko Eskautak Bizkaia) antolatuko zen ingurumen boluntariotzako ekintzan parte hartzera. Hainbeste talde batu ziren naturaren aldeko ekintza honetan, ezen lan egiteko zonaldea zabaldu behar izan zen eta eskaut taldeak multzotan banatu. Hau horrela, Argizairi Eskubeltz, Lurgazte eta Amalurrekin lan egitea egokitu zitzaion.

Ekintzaren helburuak - Objetivos de la actividad

·         Proporcionar a Azkarrak, Trebeak y Monitorado una actividad concreta de servicio concreto en el ámbito medioambiental./ Azkarrak, Trebeak eta begiraleentzako ingurumenarekin zerikusia duen ekintza zehatza antolatu.

·         Conocer la problemática específica de la Zona Minera de Bizkaia en la actualidad y su pasado./ Bai gauregungo bai iraganean Bizkaiko Meatzaldeak izandako arazoak ezagutu.

·         Sensibilizar acerca del deterioro mediambiental./ Ingurumenaren suntsiketaren inguruan kontzientziatu.

·         Trabajar la Ley “Construye un mundo mejor” de manera activa, haciéndonos presentes en nuestro entorno./ “Mundu hobea eraikitzea” legea landu konkretuki.

·         Fomentar el trabajo en red con otras asociaciones que trabajan en el entorno medioambiental./Ingurumena lantzen duten erakundeekin sare lana indartu.

·         Bonificar y limpiar la zona Itsaslur./ Itsaslur gunea garbitu eta txukundu.


Aldez aurretiko lanean edo beste era batera esanda, kokatze lan horretan sakontzeko honako webgunera jo ezazue:
http://bizkaia.eskaut.org/2014/10/10/2024/ (orriaren goiko eskuineko aldean hizkuntza hautatzeko aukera dago)

Egunari dagokionez, lehenik eta behin azpimarratu behar dugu geure zabor bilketa lanean, zinez harrituta geratu ginela; izan ere, denetatik topatu genuen: abatz-estalkiak (tapacubos), kondoiak, mukizapiak, altzari zatiak… Imajina daitekeen ia edozer gauza!!!
Behin lana bukatuta, zorionez bazkalordua ailegatu zen. Ogitartekoa jan eta arrats partean, Herrialdeko Azkarrak batu ziren, .Tras haber comido, los Azkarrak de Herrialdea se juntaron para hablar sobre lo que trabajarán durante el curso, es decir, la vida de San Francisco de Asis. Los monitores les explicaron que el trabajo se dividiría en cuatro temas: la naturaleza, la pobreza, la paz y Jesús.  Tras esta explicación, propusieron a los Azkarrak que pensaran y escribieran en una cartulina cómo les gustaría trabajarlas.
Arratsaldeko ekintzarekin bukatzeko, Kilimusiko eta Argizaiko Trebeak I eta Trebeak III batzuek Asiseko San Frantziscoren bizitza jorratu zuteneko testigantza eman zuten. Azkarrek arreta osoz entzun zuten, eta poz handiz entzun zuten jakin bazekitena: prozesuaren amaieran, hots, udan Asis-era egingo zuten bidaia.

Egunari amaierako emateko, bildu ziren talde guztiek Agur Eskauta egin eta bakoitza bere herrirantz abiatu ziren.

A ze parea, karakola eta barea!






1 comentario:

Anónimo dijo...

azken argazkia a traicion igozue? :O